by Mintzakide Egitasmoa | Api 8, 2021 | BABESLEAK, MINTZAKIDE, Zaldiko Maldiko elkartea
Udaberriarekin batera badator Zortziko Maldiko berri bat ere!
Eta adi… Oraingoan ASTEAZKENAREKIN ospatuko dugu ta!
Puntako lau bertsolari kantuan: Ainara Ieregi, Aitor Servier, Amaia Iturriotz eta Xabat Illarregi. 
Apirilak 14, 19tan Katakraken!! (Beti bezala, ateak 18.30tan zabalduko ditugu).
Asteazken iluntzea gurekin pasa nahi?
Bertan elkartuko gara!
by Mintzakide Egitasmoa | Urt 23, 2021 | BABESLEAK, MINTZAKIDE, Zaldiko Maldiko elkartea
Zailtasunak zailtasun, baina kulturak osasuna ematen digula sinetsita, berriz bueltan gaude plazan. Hilabete hontan, bertso saio zinematografikoa izanen dugu Alazne Untxalo, Josu Sanjurjo, Unai Gaztelumendi eta Maialen Akizurekin ????!
ZALDIKO MALDIKO ELKARTEKO ZORTZIKO MALDIKOK ANTOLATURIK.
https://mintzakide.eus/event/bertso-saio-zinematografikoa?instance_id=22523
Urtarrilaren 28an, 19.00etan Katakraken. Gorde data! Berriro elkar ikusteko desiatzen gaude! (Segurtasun neurriak mantenduko dira)
by Mintzakide Egitasmoa | Urt 30, 2019 | MINTZAKIDE, OSAGARRIAK
https://youtu.be/3SnclNXgk5Y
Harkaitz Cano idazle ezaguna Elkartera etorriko zaigu etzi, osteguna (urtarrilak 31) eta Azken aurreko manifestua emanen du, 20:00etan hasita.
Testua idazle donostiarrak berak ondua da eta hainbat lekutan errezitatu du.
Gero, harekin solasean aritzeko aukera izanen dugu.
Ekitaldi irekia da, jende guztiarentzat.

by Mintzakide Egitasmoa | Ira 20, 2018 | BABESLEAK, GURASOLAGUN/ PARKELAGUN, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK, SUSTATZAILEAK
Urriaren 4ean, mintza-poteo batekin abiatuko du ikasturte berria Iruñerriko Mintzakide egitasmoak
Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzakideei esker.
Parte hartzeko prest?
Eta horretarako hainbat berritasun landu ditugu, horien artean izena emateko aplikazio berria, izen-emateak kudeatzeko plataforma berri baten bitartez parte hartzeko modu zabalagoa, non izena ematerakoan zuzenean taldea aukeratu daiteke.
Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.
Beraz, egitasmoaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, urriaren 4ean, 19:00etan Zaldiko Maldiko elkartean batuko dira, ikasturte berriaren aurkezpena egiteko eta hortik abiatuko dira tabernaz-taberna mintza-poteoan.
Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatzen dizue elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.
by Mintzakide Egitasmoa | Aza 22, 2016 | MINTZAKIDE, OSAGARRIAK, Zaldiko Maldiko elkartea
Euskara ikasteko helburuarekin astean behin biltzen diren Mintzakideak hitzordu berezia izango dute azaroaren 24an, osteguna , izan ere, leku itxi batean bildu baino, “mintza-poteoa” egingo baitute Zaldiko Maldiko elkartetik hasita.
Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatu die elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.
Beraz, ekimenaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, azaroaren 24ean, 19:00etan Zaldiko Maldiko elkartean batuko dira, mintzakideen arteko aurkezpenak egingo dira eta bere esku egongo da euren arteko elkarrizketak bultzatzea.
Animatu zaitezte eta parte hartu!
https://mintzakide.eus/event/mintzapoteoa-esan-kaixo-ikasturte-berriari?instance_id=13426