by Mintzakide Egitasmoa | Urr 2, 2014 | Sailkatu gabea
Aste honetan Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean……

Katihotsak elkarteak trilogiaren lehenbiziko bi atalak aurkeztuko ditu Iruñeko Zaldiko Maldikon arratsaldeko 20:00etan. Zumalakarregi, Agirre, zonbiak, banpiroak, gure historia era dibertigarrian kontatua. Menturaz Hiri Buruzagian grabatu nahi duten trilogiaren hirugarren atala zertan den aurreratuko digute.
Etorri, ez zaizu damutuko.
Bi film labur euskaraz:
– Ataun of the Dead
-Joxean´s Hileben
Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Partidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.
Katihotsak elkarteak trilogiaren lehenbiziko bi atalak aurkeztuko ditu Iruñeko Zaldiko Maldikon arratsaldeko 20:00etan. Zumalakarregi, Agirre, zonbiak, banpiroak, gure historia era dibertigarrian kontatua. Menturaz Hiri Buruzagian grabatu nahi duten trilogiaren hirugarren atala zertan den aurreratuko digute. Etorri, ez zaizu damutuko.
Noiz: urriaren 2a, osteguna.
Ordua: iluntzeko 8etan
by Mintzakide Egitasmoa | Mai 28, 2014 | Sailkatu gabea
Hitano Ikastaroa
Bi gazte:
– Herri batzuetan hiketan egiten omen dute.
– Hiketan? zer da hori?
– Bada, lagunen arteko erregistroa; hurbila, informala,
konfiantzazkoa…
– Eta guk zergatik ez?
ANIMATU ETA PARTE HARTU ZALDIKO MALDIKON EGINEN DUGUN IKASTAROAN!
Bi lagun karrikan, neska eta mutila.
Neskak: Nora zoaz?
Mutilak: Hitano ikastarora!
Neskak: Bai? Zein ongi! Banoak hirekin!
Mutilak: Hator, hator ederki ikasiko dinagu-eta!!
Bi zahar parkean:
– Hau pena!! Gaur egungo gazteek ez omen zakitek
hiketan!
– Hala duk motel!
– Baina, Zaldiko Maldikon hitano ikastaroa ba omen zagok!!
– Benetan? Ilobari proposatuko zioat, ea animatzen den!!
ANIMATU ETA PARTE HARTU ZALDIKO MALDIKON EGINEN DUGUN IKASTARORA!
3 ostegunez, 2 ordu eta erdiko klaseak. Azken eguna 3 ordukoa mintzapraktika lantzeko (hika-poteoa).
Hasiera maiatzaren 29an eta bukaera ekainaren 12an.
Izen-emate epea maiatzaren 21a arte. Prezioa 7 €.
3 ostegunez, 2 ordu eta erdiko klaseak. Azken eguna 3 ordukoa mintzapraktika lantzeko (hika-poteoa).
Hasiera maiatzaren 29an eta bukaera ekainaren 12an.
Izen-emate epea maiatzaren 21a arte. Prezioa 7 €.
gutxieneko taldea, 8 lagunekoa gehienezkoa 18. (taldea osatzekotan beste ikastaro bat antolatuko genuke).
Tokia: Zaldiko Maldiko elkartean.
Hika egiten al dun? Hika egitea gustatuko al litzaiake? Hika egitean zalantzak al ditun? Hika modu txukunagoan egin nahi al duk?
Mintzakide Egitasmoa, hitano ikastaroa (laburra) antolatu dik/din, 8 ordukoa, eta izena emateko epea maiatzaren 28an bukatzen da.