Zizurren euskaraz 2014, ekainaren 20tik 23raizanen da.
Zizurren euskaraz 2014
Kultur Zikloaren formatu berria, Zizurren euskaraz 2014, ekainaren 20tik 23raizanen da.
Ostiralean, 20an, kirikoketa eta lagar baten birsortzean parte hartzen ahalko duzu, Jo ala jo taldearekin 19:00etan Kultur Etxearen aurrean. Sagardoaren iraganetik ibilaldi bat, jarduera didaktikoa eta parte-hartzailea.
Larunbaterako egitaraua anitza da: dantzak, artisautza eta gastronomia feria,herri kirolak, haurrentzako jolasak eta erraldoiak goizean zehar. Herri bazkaria eskoletan Julio Soto eta Alaia Martin bertsolariak bazkalondoan, eta arratsaldeandantzaldia Ingo al deu? taldearekin.
Bukatzeko, astelenean 23an, San Juan suak, herriko kolektiboekin: Elordi dantza taldea, Zizurko trikitilariak, Zizurko gaiteroak eta Galtzagorri txaranga.
Zizurren euskaraz 2014 Zizurko Jai Batzordeak eta Zizur Nagusiko Kultur Patronatuak (Euskara Zerbitzuak) antolatua da, eta herriko kolektiboek hartzen dute parte.
Programa Zizurren euskaraz (140 kb)



