Izen-ematea 2015/16 ikasturtea

Izen-ematea 2015/16 ikasturtea

Izena emateko epea:  irailaren
21etik urriaren 25era. (epez kanpo ez dira izen-emate fitxa onartuko)

Nola matrikulatu? Izena emateko fitxa bete:

Urteko kuota (15 euro)
ordaindu: Laboral Kutxako kontu korronte honetan

3035 0139 75 1390024599  kontzeptuan IZEN ABIZENAK jarri!

Fitxa bete eta ordainketa
egin ostean, harremanetan jarriko gara talde baten proposamena egiteko.
 
PARKE-LAGUNAK ETA GURASO
LAGUNAK:
Izena emateko fitxan  guraso talde batean parte hartu nahi duzuela adierazi.  

 parte hartzeko baldintzak: 

-Euskaraz komunikatzeko
gutxieneko maila izatea (B1 maila
edo baliokidea)

-Salbuespenak salbuespen,
astean behin biltzeko konpromisoa hartzea.
-Izen-emate kuota ordaintzea.

Iruñerriko eta Agoizko Mintzakide

Ribed parkea1-3 bulegoa

31610 Atarrabia.

948330868/ 674351719

Whatsapp 664496509

Zurekin hitz egin nahi dut. 2015/2016 ikasturtea.

Zurekin hitz egin nahi dut. 2015/2016 ikasturtea.


Kaixo Mintzakideok!

2015/ 2016 ikasturtea prestatzen gabiltza!!

Izen-emate epe ofiziala datorren irailaren 21etik urriaren 25era zabalik egongo
da ,
hala ere, dagoeneko internetez bete dezakezue hurrengo estekan:   https://goo.gl/s7Njz7

 Internetez moldatzen ez bazarete bi-orrikoak ohiko
tokietan topatuko dituzue:
   Epe horretan, ohi bezala,  guztiok
izen-emate fitxa bete behar duzue
, epez kanpo ez dira izen-emate
fitxa onartuko.
Kanpaina berriaren aurkezpen ofiziala irailaren 4.en
astean egingo dugu eta horren berri ere emango dizuegu.

Urtero bezala, pazientzia eskatu behar dizuegu. ia 800 mintzakide elkartu ginen
iaz eta taldekatze prozesua luzea izaten da.
Talde berriak urrian / azaroan sortuko dira. 

Laster arte!