Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,!

Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, eta egun pasa ederra izan zen! Txarangarekin kalejiran, lagun berriak ezagutu eta ezagunekin berriketaldiak, pintxo eta poteak, bazkaria eta Azokara bisita, pozik bueltatu ginen etxera. Batzuk gainera lehenengoz bisitatu zuten Azoka iaz. Aurten ere iazko esperientzia hain ona izan zenez, bigarrenez antolatu dugu irteera eta egitarau polita dugu prest:

11:45ak aldera Durangora iritsiera
12:00-14:00 bi aukera:

Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
Poteoa
Bazkaria 14:30 – 16:30 (komentukale 23, behea) 10€

Autobusak ere antolatu ditugu, 12 eurotan, 4 zehazki, eta ondorengo herrietan egingo dute geldialdiak:

Elizondo-Doneztebe-Bera-Hondarribia-Donostia
Lizarra-Iruña
Plentzia-Sopela-Algorta-Derio
Oion-Laguardia-Bastida-Gasteiz-Legutio
Animatu eta zatoz gurekin Durangoko Azokara!
[ms_button style=”3d” link=”https://forms.gle/gTgdLfJyrCrQw3w3A” size=”large” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_self” gradient=”no” color=”” text_color=”#ffffff” icon=”” icon_animation_type=”pulse” border_width=”0″ class=”” id=””]Izen ematea abenduaren 2a arte hemen[/ms_button]

TUtik GUra ongi etorri mintzalagunon mundura!

Durangoko Azokara txangoa

Informazioa gehiago: mintzakide@topagunea.eus
Arratsaldean azokara bisita
Itzulera 19:00

Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!

Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!

[ms_video mp4_url=”https://mintzakide.eus/wp-content/uploads/2018/12/Mintzapraktika-2018-2019-Egin-jauzi.mp4″ ogv_url=”” webm_url=”” poster=”” width=”100%” height=”100%” mute=”no” autoplay=”yes” loop=”yes” controls=”yes” class=”” id=””][/ms_video]
[ms_heading style=”border” color=”” border_color=”” text_align=”left” font_weight=”400″ font_size=”36″ margin_top=”0″ margin_bottom=”0″ border_width=”5″ responsive_text=”yes” class=”” id=””]Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen![/ms_heading]
[ms_panel title=”EGIN JAUZI!” title_color=”#000″ border_color=”#ddd” title_background_color=”#f5f5f5″ border_radius=”0″ class=”” id=””]
[ms_featurebox style=”2″ title_font_size=”18″ title_color=”” icon_circle=”no” icon_size=”46″ title=”” icon=”” alignment=”left” icon_animation_type=”” icon_color=”” icon_background_color=”” icon_border_color=”” icon_border_width=”0″ flip_icon=”none” spinning_icon=”no” icon_image=”https://mintzakide.eus/wp-content/uploads/2018/12/Iruñerria-300×300.jpg” icon_image_width=”100″ icon_image_height=”100″ link_url=”https://mintzakide.eus/izenematea/ins.php” link_target=”_blank” link_text=”” link_color=”” content_color=”” content_box_background_color=”” class=”” id=””] Parte hartu al zenuen Euskaraldian? Ziur baietz! Eta orain jauzi egiten jarraitzeko garaia da. Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza! Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu!
2019a aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Mintzapraktikako taldeetan eta segi euskara ingurukoekin erabiltzen! Egin jauzi!.[/ms_featurebox]
[/ms_panel]

ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN MANDOEGI MENDIRA GOAZ

ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN MANDOEGI MENDIRA GOAZ

Igande honetan , ABENDUAK 16,  Mintzakide Mendi taldearen  ateraldia izanen da. Aitzaki ederra MINTZAPRAKTIKA LANTZEKO.

MANDOEGI

ABENDUAK 16, Mandoegi 1.046m (Leitzalarrea) 

[ms_flip_box direction=”horizontal” front_paddings=”50px” front_background=”#dd3333″ back_paddings=”50px” back_background=”#44DDD8″ class=”” id=””]IZEN-EMATE FITXA|||https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScPGKHRb-5dXeBXoUQ6Wazq-etLlrpdGgixL2GtIgRJGxiNKw/viewform[/ms_flip_box]

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko.
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

2018ko Egutegia

[ai1ec cat_name= “mendi,mendia,mmt”]

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Izan Bidelagun!

 
 

 Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian.

Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 900 lagunek osatzen dute
Iruñerriko  Mintzakide.

Bidelagunaren  helburua euskararen normalkuntzan eragitea da,
euskaraz hitz egiteko ohitura  duten lagunak hitz egiteko ohitura
ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez.
Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko
motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak
ehuntzea du helburu.

Ikasturte berri honetan euskaraz txukun egiten dutenengana

heltzea dugu helburu.   Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea.
Bidelagunaren zeregina taldeko eredu izatea da
(inolaz ere ez maisu edo irakaslea).
 Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna
eta freskotasuna eransten dio.  BIDELAGUN  izatera animatu nahi zaitugu,
zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen  eta entzuten
lagundu dezakezulako!!!
 
harremanetarako eposta: mintzakide@topagunea.eus
 
 
Bidelagun, “EGIN JAUZI!”