Urriaren 28an Mintzakide Mendi Taldea Loiketan, Belatetik barna ibili zen!

Mintzakide Mendi taldearen aurreko txangoan, urriaren 28an, Mendi Taldeko lagunak Belate aldera abiatu ziren eguna pasatzera. Ohi bezala, goizeko 09:00etan Korralillosetik abiatu ziren. Hiru autotan banatu eta bideari hasiera eman zioten,  bidaia asko mintzatzeko aukera ematen du!

Kotxea utzi eta mendira abiatu ziren…Eguraldi ona ibiltzeko topatu zutena! Lasai ibiltzen dira menditik, noski, elkarren artean hitz egin ahal izateko. Lehenik eta behin, Urdanbidegi muinora abiatu ziren eta ondoren, Azkenatz gailurrera, eta txangoari bukaera emateko Gazteluzarrean talde argazkia egin zuten. Jende asko egon arren argazkiak egiteko aukera polita izan zuten ere lagunok. Arnasa hartzeko denboralditxo bat hartu, zerbait jan eta bueltatzeko bideari ekin zioten berriro.

Igande honetan mendira! Aitzandia 1.083m (Altzania).

https://mintzakide.eus/event/mendi-taldea-2?instance_id=15117

Txango gehiago antolatu dira, beraz, oraindik Mintzakide Taldearekin joateko aukera duzu. Interesa baduzu, aurretik izena eman behar duzu hurrengo loturaren bitartez: Mintzakide Mendi Taldea.

Mintzalagunek dei egin dute ekainaren 2rako. MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI.

Hamabost egun besterik ez dira falta Euskal Herriko Mintzalagunen jaiak  eta Blagan egunak bat egin dezaten Hondarribian. Ekainaren 2an euskaraz bizitzearen aldeko aldarrikapena zabalduko dute Hondarribian, jai giro ezin hobean.

Txartelak maiatzaren 24ra arte

Jakin badakigu makina bat hortzak luzatuta zaudetela jadanik, egitarauari buruz galdezka. Horregatik, izena emateko epea  laster zabalduko dugu. Maiatzaren 24ra arte, Mintza Egunerako txartelak  mintzalaguna.eus webgunean etaHondarribiko Blagan kafetegian hartu ahalko dira.

Lau txartel mota  

  • Bazkaria eta hamaiketakoa 17€
  • Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 10€
  • Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 25€
  • Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa (umeak)  18€

Bost menu aukeran

Urtero bezala, bazkarirako menu ezberdinak izango dira aukeran, honakoak:

  1. Paella + oilasko errea entsaladarekin + ijito besoa.
  2. Menu bejetarianoa: barazki menestra + barazki lasagna + fruta.
  3. Haurren menua: makarroiak + eskalopea chip patatekin + helatua.
  4. Helduen menu(1 menua) zeliakoa.
  5. Haurren menu zeliakoa.

Menu guztietan: ardoa, sagardoa, ura, ogia (gluten gabea), kafea eta txupitoa.

Autobusen ibilbideak

Egun osoko festa izango denez, autobusak ere ari gara antolatzen Hondarribira joateko. Aurrerago emango dizuegu autobusen ibilbidearen berri zehatza!

Nafarroako autobusa, Lizarratik abiatuko da, Iruñerriko Mintzalagunak Trinitarios aparkalekuaren parean jasoko ditu eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak jasoko ditu. Bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio  Osagarri hauek erabat parte-hartzaileak izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu  zuen inguruko lagunak, ezagunak, amoranteak, senideak,…..!!

Bazkaria eta autobusa erreserbatzeko esteka : https://goo.gl/forms/Qq98LyPRCEcM8gV13

Iazko Mintza Eguna Derion izan zen, argazkiak hemen ikusi daitezke.

[pt_view id=”71e5115s4n”]

EUSKARALDIA- 11 EGUN EUSKARAZ

EUSKARALDIA- 11 EGUN EUSKARAZ

Euskaraldia

11 egun euskaraz

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?

Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu:

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola egingo dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Zer lortu nahi dugu?

  • Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

Nork har dezake parte?

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.

  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Eta bitartean, zer egin dezakegu?

Herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatzen ari diren batzordeetan parte har dezakezu. Herriko eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan zure ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok egin dezakegu gure ekarpena.

EUSKARALDIA- HURRENGO AURKEZPENAK

[ai1ec cat_name=”EUSKARALDIA”]

Udan ere euskara gertu izan nahi duzu? Udako Mintzakide Taldeak.

Udan ere euskara gertu izan nahi duzu? Udako Mintzakide Taldeak.

Udako mintzapraktika taldetan izena emateko epea luzatua ekainaren 26a arte!

Izena eman: https://goo.gl/forms/wcfGrZItY5oMhY7u1

udako

Iruñerriko Mintzakide egitasmoak segida izango du udako hilabeteetan ere, eta euskara ikasleek ikasturtean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute.

Mintzakide programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak, osoak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartzen ditu astean behin ordubetez euskaraz aritzeko. Ekimenean parte hartu nahi dutenek ekainaren 16ra bitartean izena eman dezakete hurrengo inprimakiaren bitartez (sakatu hemen),edo mintzakide1@gmail.com epostan.

Udako Mintzakide taldeak .

Iruñerrian, urtero bezala, euskara udan ere gertu izan nahi dugunontzat mintzapraktika talde berriak prestatzen ari gara. 
Udan Iruñerrian egongo zarela? Ez galdu euskaraz mintzatzeko
eskaintzen dizuegun aukera hau.

Izen ematea jada zabalik dago, ekainaren 16a arte. 

Aizu, eta euskaraz hitz egiten badakizu eta astean ordu beteko tartea baduzu, euskara ikasten ari direnei laguntzeko aukera duzu Bidelaguna (laguntzailea) izanda.
Prest bazaude, izena eman!

[ms_flip_box direction=”horizontal” front_paddings=”15″ front_background=”#13989E” back_paddings=”15″ back_background=”#D91B5C” class=”” id=””]
[ms_featurebox style=”1″ title_font_size=”18″ title_color=”#ffffff” icon_circle=”no” icon_size=”46″ title=”izen-emate fitxa” icon=”” alignment=”left” icon_animation_type=”” icon_color=”” icon_background_color=”” icon_border_color=”” icon_border_width=”0″ flip_icon=”none” spinning_icon=”no” icon_image=”https://i2.wp.com/mintzakide.eus/wp-content/uploads/2016/01/cropped-ikonoa-512.png?w=512″ icon_image_width=”80″ icon_image_height=”80″ link_url=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScYfSgQljK9hUSvRFRYZVtNP7ShTe60IpiE6tmEMiaw8WH1iw/viewform?c=0&w=1″ link_target=”_blank” link_text=”izena eman” link_color=”” content_color=”#ffffff” content_box_background_color=”” class=”” id=””]IZENA EMAN![/ms_featurebox]
|||

“IRUÑERRIKO MINTZAKIDE EGITASMOA” .

[ms_button style=”normal” link=”” size=”medium” shape=”square” shadow=”no” block=”yes” target=”_self” gradient=”no” color=”#13989E” text_color=”#ffffff” icon=”” icon_animation_type=”” border_width=”9″ class=”” id=””]IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: ekainak 16![/ms_button]
[/ms_flip_box]

 

a