ZALETASUNAK EUSKARAZ ELKARBANATZEKO PREST? ZALETU EUSKARAZ!

Zaletasunak lagunartean euskaraz elkarbanatzeko taldeak dira hauek! Aisialdian egiten ditugun ekintza gustagarri horiek euskarazko arnasguneekin uztartzeko balio dute talde hauek.

Talde bakoitzak bere izaera propioa du, bere erritmoak, elkartzeko maiztasunak…talde batzuetan bolondres zoragarriak ditugu taldea bera aurrera eramateko baldintzak eskaintzen dituenak, eta besteetan parte hartzaileak elkar osatzen dira. 2024-2025 ikasturterako prestatu ditugunak ondorengo zerrendan datozenak dira.

Ez egin zalantza eta proposamen gehigarririk baduzu jarri gurekin harremanetan!

Zaletasunak elkarbanatzeko talde hauetakoren batean izena eman nahi baduzu edo edonolako zalantzarik baduzu: mintzakide@taupamugimendua.eus / 664 49 65 09 – 688 72 05 84

Antzerki taldea. Hilabetean behin edo bitan elkartzen gara antzerkia elkarrekin euskaraz ikusteko.

Joskintza taldea. Norberak etxetik dakarren materialarekin ariko gara. Ezagutza partekatuko dugu, ez dago joskintza-irakaslerik. Saio hauek astean behin izaten ohi dira.

Mendi taldea. Hilabetean behin, igandetan mendira ateraldi bat antolatzen dugu, bideak ederki ezagutzen dituen bolondres jator batekin!!
Zure proposamenak martxan jartzeko prest gaude. Beraz zaletasun berezirik baduzu eta jendea bilatzen baduzu euskaraz aritzeko eta zaletasuna partekatzeko, jarri gurekin harremanetan eta eginen dugu!!

Txirrindularitza taldea: Eguraldiaren araberako txangoak antolatuko ditugu, asmoa da, 2025eko udaberritik aurrera hastea ateraldiekin. Izena emateko: Klik egin egutegian eta bertan izango duzu ikusgai bete beharreko formularioa.